STEAM siglak bost diziplina identifikatzen ditu: Zientzia (Science ingeleraz), Teknologia, Ingeniaritza (Engineering), Artea eta Matematika. Hezkuntza estrategia bat da eta ikasleengan bokazio zientifiko-teknologikoa piztea du helburu. Euskal Estatistika Institutuaren arabera, azken lau urteetan, %17an jaitsi da STEAM ikasketetako matrikulazioa; eta, inkorporazio berri horietan, are murritzagoa da emakumeen portzentaia: %9 Lanbide Heziketan, %31 unibertsitatean. Gabezia horren aurrean sortu du Debegesak “We Make Debabarrena!” STEAM Erronka.
Eskualdeko ikastetxeek ikasturtean zehar zientziaren eta teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen ditu leihaketa honek. Maiatzaren 22ra arte eman ahal zaie "botoa" lan horiei, bideoa ikusita, besterik ez: Ikustaldiak puntuazioaren %50a izango dira; beste erdia, STEAM arloko erakunde eta enpresetako kidez osatua dagoen epaimahaiak erabakiko du. Irabazleek hurrengo sari potoloetako bat izango dute aukeran:
- Euskal Kostaldeko Geoparkea bisitatzeko irteera bat.
- 500 euroko bonoa, Debabarreneko dendetan eskolarako STEAM materiala erosteko.
Horrelako hiru sari banatuko dituzte: LH3-LH4 kategorian bat, LH5-LH6 kategorian beste bat eta DBHko kategorian azkena.
Sari-banaketa eta ikuskizuna
Iaz Elgoibarren egin zen itxiera ekitaldia. Aurten, Eibarren egingo da (Errebal Plazian), maiatzaren 31n. Erronkako sariak banatuko dira bertan eta Niala magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute haurrek.
Jarraian, Ermuko eta Mallabiko ikasleek aurkeztutako bideoak.
LH3-LH4 kategorian:
LH5-LH6 kategorian:
Gogoratu: Zenbat eta ikustaldi gehiago izan bideoek, orduan eta aukera gehiago irabazteko!