GIPUZKOA BERTSOTAN

Sailkapen faseko azken saioa ikusteko sarrerak zozketan

Drogetenitturri 2024ko mai. 22a, 11:28

Zestoako saioa. Iturria: Gipuzkoa Bertsotan.

Ekainaren 2an, Gipuzkoako bertsolaritza txapelketaren sailkapen faseko azken saioa jokatuko dute Soraluzen eta Drogetenitturri.eus-ek bertara joateko sarrera bikoitza zozkatzen du HEMEN, Bertsozale Elkartearen eskutik.  

Soraluzeko saioan kantatuko dutenak ondorengoak izango dira: Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Izarne Zelaia Arratibel, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Libe Goenaga Arrieta eta Peru Aiertza Cajaraville. 

Zozketan parte hartzeko epea ostiralean (maiatzaren 24an) bukatuko da, eguerdiko 12:00etan, eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira izena emateko loturan bertan.

Sarrerak

Sarituari Drogetenitturri.eus-ek zuzenean helaraziko dizkio sarrerak emailez. Bestela, Euskal Birusaren bulegoan ere jaso ahalko dira, goizez. Gainontzean, sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus webgunean.

Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da, Soraluzeko Herri Antzokian.