Talde zein bakarlari formatuan aritzen den Pelax donostiarra eta Gasteizen sortutako Bidelapurrak folk-rock taldea Deban izango dira hurrengo ostiralean, ekainaren 7an. Eguraldia lagun izanez gero, Kultur Elkarteko plazan arituko dira musikariak; eta eguraldi txarra egingo balu, Gaztetxean izango da zuzenekoa.
BIDELAPURRAK
Konfinamendu garaian, BidEHbat ekimenarekin bat egin zutenekoa.
PELAX
Naiz irratiko Bigarren Kafea saioan, bakarlari formatuan jotzen.
Sarrerak internet bidez eros daitezke (esteka honetan), bost euroan. Kontzertuaren egunean, oraindik sarrerarik balego, emanaldia hasi aurretik bertan erosteko aukera ere izango da.
Zozketa
Drogetenitturri.eus-ek kontzertura joateko sarrera bikoitza zozkatuko du. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete HEMEN. Ekainaren 5ean amaituko da izena emateko epea, eguerdian, eta irabazlea egun horretan bertan jakinaraziko da lotura berean.