EHZ Festibalerako hiru eguneko bonoak opari

Drogetenitturri 2024ko eka. 3a, 07:15

Ekainaren bukaeran ospatuko da Euskal Herria Zuzenean festibala eta Drogetenitturrik jaialdira joateko sarrerak zozkatuko ditu. Barruan, parte hartuko duten talde eta bakarlari guztien zerrenda, bonoen zozketan izena emateko loturarekin batera (bukaeran).

Ekainaren 28tik 30era bitartean, Nafarroa Behereako Arberatze-Zilhekoa herrian ospatuko da EHZ Festibala. Hiru egunez, Euskal Herriko egungo eszenako musikari sonatuenen ikuskizunekin difrutatu ahalko dute gazte, heldu zein urtero gerturatu ohi diren familiek.

Jarraian, 2024ko EHZ Festibalaren programazio osoa:

Zozketa

Drogetenitturrik jaialdira joateko 3 eguneko bi bono zozkatzen ditu. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete HEMEN. Ekainaren 10ean (astelehena) amaituko da izena emateko epea eta irabazlea lotura horretan bertan jakinaraziko da, eguerdi aldera.