Joan zen barikuan aurkeztu zuten aurtengo 'Marea gora' zikloaren egitaraua. Azaldu zutenez, aurtengo zikloa bost hitzaldik osatuko dute, ibilbide pertsonal eta profesional luzea duten zazpi hizlariren eskutik. Ekainaren 26an hasi eta uztailaren 24ra arte, eguaztenero, 19:00etan, hitzaldi bat eskainiko dute Debako Kultur Elkartearen egoitzan.
Itsasoa, zahartzaroa, Cuelgamuros, turismoa eta Aita Mari
Ekainaren 26an, lehen hitzaldian, Alex Turrillas historiazale debarrak Debako herriak itsasoarekin izandako lotura izango du berbetagai,. Uztailaren 3an, berriz, Arantxa Urretabizkaia idazle entzutetsuak Azken etxea liburuaz eta zahartzaroaz jardungo du. Uztailaren 10ean, Paco Etxeberria forentse eta antropologo ezagunak Madrilgo Cuelgamuros haraneko ikerketaz berba egingo du. Uztailaren 17an, Jesus Gutierrez historialariak uda sasoia eta turismoa izango ditu hizpide, eta, azkenik, uztailaren 24an, Aita Mari erreskate ontziaz jardungo dute Iñigo Mijangosek eta Amaia Iguaranek.
Ikus jarraian 'Marea gora' zikloaren egitarau osoa:
EKA
26
Itziar 1294 - Deba 1343.
Itsasoari lotutako istorioa.
- Hizlaria: Alex Turrillas.
'Amalur' aldizkariaren zuzendari ohia, historia, etnografia eta haur literaturako artikulugilea. - Hizkuntza: Gaztelera.
UZT
03
Zer ikasi eta zer desikasi
zahartzaroaz.
- Hizlaria: Arantxa Urretabizkaia.
Idazlea, poeta eta gidoilaria. Besteak beste, Euskarazko Literaturako Euskadi Saria Azken Etxeagatik (2023). - Hizkuntza: Euskara.
UZT
10
Ikerketa forentsea Cuelgamuros ibarrean,
oso zaila eta ezinezkoaren artean.
- Hizlaria: Paco Etxeberria.
Auzitegi-medikuntzan, antropologian eta auzitegi-biologian espezialista den medikua. - Hizkuntza: Euskara.
UZT
17
Udaren historia Euskadin.
Deba eta turismoaren garrantzia.
- Hizlaria: Jesús Gutiérrez.
Geografia eta Historian lizentziatua. Debabarreneko historia eta kirol gaietan aditua. - Hizkuntza: Gaztelera.
UZT
24
Aita Mari, itsas salbamendu
humanitarioa.
- Hizlariak: Iñigo Mijangas eta Amaia Iguaran.
Aita Mari Itsas Salbamenduko kideak. - Hizkuntza: Gaztelera.