Debako hondartzako webkamera zuzenean Drogetenitturri.eus atarian

Drogetenitturri 2024ko eka. 26a, 07:21

Iturria: Berriketan.

Gaurtik aurrera eta uda amaitu bitartean, Debako eguraldiaren eta itsasoaren inguruko datuak erakutsiko dira Drogetenitturri.eus-en. Horrez gain, Debako hondartzaren zuzeneko irudiak ikusteko aukera egongo da, 24 orduz.

Uda sasoia bertan da eta, gaurdanik, Debako hondartzaren inguruko informazio automatizatua eskainiko du Drogetenitturrik.

Mallabiko eta Ermuko surflariek edo bestelako uretako kirolen zaleek mareen eta tenperaturaren datuak kontsultatzeko aukera izango dute; baita itsasoaren egoera ere, GFAko webkamera ofizialerako loturaren bitartez. Hondartza-egun lasai batez disfrutatu nahi duten herritarrek ere, bertako eguraldiaren aurreikuspena izango dute eskura eta, webkameraren bitartez, momentuko irudiak ikusi ahalko dituzte: olatuak dauden edo itsasoa bare dagoen, jendetza dagoen edo ez, eta ze bandera mota jarri diren, besteak beste.

Datuak webguneko portadan bertan kontsultatu daitezke, 'Debako Webkamera' izeneko blokean: