“Udako erronka osasungarriak” ekimenak bederatzi erronka proposatzen ditu:
- Inoiz praktikatu ez duzun kirola egin

- Eguzkitan liburu bat irakurri

- Garraio publikoa hartu

- Euskal plater bat sukaldatu

- Ilunabar bat ikusi

- Kostaldetik paseo bat eman

- Kalean kontzertu/antzerki batetaz gozatu

- Zinemara joan

- +500 metro dituen mendi batera igo

Oharra: Gogoratu zu zeu agertzea argazkietan.
Baldintzak, "komodinak" eta sariak
Parte-hartzaileak 16 eta 30 urte bitarteko gazteak izango dira eta Bizkaian bizi behar dute. Gutxienez, proposatutako 7 erronken argazkiak helaraziko dituzte eta, beste bi, eurek hautatutakoak izan daitezke (betiere, "erronka osasungarri" terminoaren baitakoak). Trukean, bi sari potolo irabazi ahalko dituzte: kultura ekitaldietan erabiltzeko 50 euroko bonoa eta bi lagunentzako hegaldia parapentean.
Argazkiak irailaren 10a baino lehen bidali beharko dira —WhatsApp bidez, telefono honetara: 688 737 133— eta bueltan jasoko duten inkestatxo bat bete.