Jarraian, Ermutik Debara joateko trenak:
- Astegunetan, 6:01 - 21:01 bitartean hartu daiteke trena, orduro. Horrez gain, hogei gutxietan ere orduroko trena dago, 11:42 - 18:42 bitartean.
- Larunbatetan eta igandeetan, 8:01 - 21:01 eta 11:42 - 19:42 bitartean hartu daiteke, bietan orduro. Larunbatetik iganderako gauean, ezohiko hiru tren har daitezke: 0:50ean, 2:50ean eta 4:50ean.
Tiket arruntak 1,85 euroko kostua du; 0,48 euro Barik edo Mugi txartela erabilita. Tren guztiak mugikortasun urriko pertsonei egokituta daude, eta bizikletak eta txakurrak eraman daitezke.
Zuzeneko autobusak
Mallabitik zuzenean joan daiteke Debara, Mutrikura edo Ondarroara, Mallabia-Ondarroa DB04 linea hartuta.
- Astegunetan, 6:45 - 20:45 bitartean hartu daiteke autobusa, orduro. Bestela, beste bi aukera daude, goizeko 6:00etan eta gaueko 21:25ean.
- Larunbatetan, 7:45 - 21:45 bitartean hartu daiteke, orduro. Bestela, goizeko 7:00etan hartzeko aukera ere badago.
- Igande eta jaiegunetan, 7:45 - 20:45 bitartean hartu daiteke, orduro. Bestela, gaueko 22:00etan ere har daiteke.
Autobus guztiak Mallabitik irten eta 5 minutura pasatzen dira Ermutik.