Martxoaren 8a plazak bertsolari gazteak hartuko ditu gaur

Ander Gomez 2024ko uzt. 15a, 07:02

Gaur iluntzean, bertako zein Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako bertsolari gazteek bertso saioa eskainiko dute Ermuan. Santixauen egitarauaren baitan antolatutako saioa da, urtero bezala, eta sarrera librea izango da.

Satixauetako Bertsolari Gazteen XXVI. edizioa ospatuko da gaur, Martxoaren 8a plazan, 20:30ean hasita. Partaideak Abadiñotik, Azpeititik, Gasteiztik, Leitzatik eta Oñatitik etorriko dira, eta Basagoitik eta Katarainek ordezkatuko dituzte Ermua eta Mallabia.

Jarraian parte hartuko duten bertsolariak eta gai jartzailea:

Aroa Arrizubieta

(Gasteiz, 2001)


Argazkia: Naiz.


Irune Basagoiti

(Ermua, 2002)


Argazkia: Bertsoa.


Oier Etxeberria

(Azpeitia, 1997)


Argazkia: Bertsoa.


Araitz Katarain

(Mallabia, 2004)


Argazkia: Bertsoa.


Eki Mateorena

(Leitza, 2005)


Argazkia: Bertsoa.


Aitor Tatiegi

(Oñati, 2001)


Argazkia: Bertsoa.


Ainhoa Urien

(Abadiño, 1995)


Argazkia: Berria.