Atzo, Santixau Egunean, herri-kirol erakustaldia egin zen plazan. Parte hartu zuten kirolariak izan ziren: Karmele eta Jon Gisasola —Zelai III.a eta Zelai V.a — mallabitarrak; Ernesto eta Hodei Ezpeleta —biak Bihurri— eibartarrak; eta Arkaitz Etxebeste igeldoarra. Gazteek, bakarka zein binaka lehiatuta, harrijasotze eta aizkolaritza erakustaldi bikainak egin zituzten. Ernesto Ezpeleta Bihurri beteranoaren agerraldiak ere nabarmentzekoak izan ziren: saihetsa apurtu berri esku bakarrean aritu zen eta, amaiera aldera, motozerrarekin figura sortu zuen, aulkia, Beatriz Gámiz zinegotziari eskaini ziona. Karmele Gisasolak egin zuen agurra, 55 kiloko bola eutsita plazari buelta emanez.
Erakustaldia amaituta, Ciudad Realetik etorri eta Euskal Herriko herri-kirola lehen aldiz ikusten zuen familia gerturatu eta talde argazkia atera zuten: