Bastoien teknika ikasteko saioa eskainiko du Iñigo Larizek

Ander Gomez 2024ko ira. 4a, 07:09

Bertan da Hiru Txikiak trail-a eta, horren harira, mendiko bastoiak erabiltzeko saio teoriko-praktikoa prestatu dute antolatzaileek. Bihar egingo da eta Iñigo Lariz izango da ikastaroa ematearen arduraduna, kilometro bertikaleko Espainiako txapeldun izandakoa.

Irailaren 5ean, osteguna, mendiko bastoien teknika ikastaroa eskainiko du Iñigo Lariz kirolari elgoibartarrak.

Saioa 18:00etan hasiko da, Lobiano Kulturgunean. Bertan, hitzaldi teorikoa egingo da —"laburra", agindu dutenez— non bastoien garrantzia, funtzionamendu egokia eta eszenatoki desberdinetan hobetzeko teknikak aurkeztuko diren. Ondoren, inguruko mendietara joko dute, "ikasitako guztia praktikan ipintzera".

Gonbidapen irekia

Ikastaroan parte hartzea doakoa izango da eta, Hiru Txikiak trail-era apuntatutakoez gain, interesa duten herritar guztiei luzatu diete gonbita. Hori bai, mendi-irteerarako "bastoia, arropa eta oinetako aproposak" ekartzea gomendatu diete guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.