Durangaldeko gazteen etorkizuna bideratzeko proiektuak aurkeztu zituzten atzo Izarra Zentroan

Ander Gomez 2024ko ira. 12a, 06:30

Atzo, asteazkena, 'Gaztedi Durangaldea' planaren aurtengo edizioko proiektuak aurkeztu ziren Ermuko Izarra Zentroan. Bertan izan ziren ekimenaren parte diren Ermuko eta Mallabiko Udaletako, Bizkaiko Foru Aldundiko, eta Durangaldeko Mankomunitateko ordezkariak.
Argazkiak: Gaztedi Durangaldea.

Gaztedi Durangaldea planak eskualdeko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen garapen integrala sustatu nahi du. Horretarako, 2024ko hiru proiektu nagusiak aurkeztu ditu: Podgazt, I'm Bizi eta Gaztekimen. Jarraian bakoitzaren xehetasunak:

Podgazt

Podcast plataforma honek Durangaldeko eta orokorrean Bizkaiko gazteentzako interesgarri izan daitezkeen gaiak landuko ditu: osasuna eta kirola, kultura, sexualitatea, etxebizitza eta emantzipazioa, aniztasuna eta dibertsitatea... 16 Podgazt grabatu dituzte eta ikus-entzunezko edukien bitartez "gazteen parte hartzea eta interakzioa" bilatuko dute.


I´m Bizi

Aurten ere, I'm Bizi proiektua jarri da martxan, gazteak etorkizun akademiko eta profesionalera orientatzeko eta Durangaldeko talentua sustatzen laguntzeko helburuarekin. Bi fasetan banatuko da: lehenengo, hezkuntza zentroetako ikasleei inkesta bat pasatuko zaie, enpleguaren eta beraien etorkizun profesionalaren ingurukoa; ondoren, I'm Bizi 2024 ekitaldia egingo da eta jokoak, lehiaketak, mahai-inguruak eta autoezagutza etahausnarketa ekintzak burutuko dituzte.

  • DATA: Azaroak 21-22.
  • LEKUA: Zornotzako Zelaietako Frontoia.

Gaztekimen

Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasle gazteek "eskualdearen hobekuntzan, lankidetza-espirituan eta gizarte-kohesioan" oinarritutako proiektuak garatuko dituzte, hiru fasetan: lehenengo biak ikasgeletan egingo dira, eta prestakuntzan eta proiektuen sorkuntzan oinarrituko dira; bukatzeko, aurkezpen-ekitaldia egingo da eta ideia onenek saria jasoko dute.

Informazio gehiagorako bisitatu gaztedidurangaldea.eus webgunea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.