Jarraian, Eitzagako eta Mallabiko ibilbideen inguruko xehetasunak, datak eta plaza erreserbatzeko loturak:
"Eitzaga, Zaldibarko ekialde urruna"
Goierri, Eitzaga, Sallabente eta Olaerreaga auzoak zeharkatuz, giza jarduerak eragin dituen aldaketak ezagutzeko aukera egongo da. 7 kilometroko ibilbidean ikusi eta aztertu ahalko dira bertako baserriak, errotak, metalurgia, aduana, mikeleteak, urtegia, trenbidea, autobidea, Ermuko eta Eibarko aldaerako euskara eta zabortegia, besteak beste.
Urriaren 27an egingo da, goizeko 10:30ean hasita, Zaldibarko Diputazio plazatik.
ERRESERBATU PLAZA
“Andabidea zordanbidea”, Mallabia eta hileta-errituak historian zehar
Antzinako Mallabiko bizimodu eta ohitura erlijiosoak ezagutzeko aukera egongo da ibilbide honetan, batez ere heriotzaren inguruko tradizioen garapena eta eboluzioa aztertuz. Bisitatuko diren tokien artean daude Oizko estazio megalitikoa, Zengoitiko San Joan, Andra Mari Jasokundearen Eliza eta egungo hilerria.
Ibilbidea urriaren 19an egingo da, goizeko 10etan. Topalekua udaletxe parean egingo da eta, gero, autobusa hartuko da.
ERRESERBATU PLAZA