Pasa den igandean, irailaren 22an, auto klasikoen topaketa egin zen Ermuan. Orbe Kardinalaren plazan eta inguruko kaleetan aparkatu zituzten autoak, eta bertara gerturatu ziren herritarrak zein kanpotik etorritako zaleak, automobilismoaren altxor hauek ikustera. Gero, kotxeak hartu eta ibilaldia egin zuten, Mallabia aldera joz, baina Ermuko plazan bukatu zuten berriz ere, sari-banaketarako.
Segidan, kategoria bakoitzeko kotxe irabazleak:
- Kotxe bereziena: Volkswagen Karman, Berrizetik.
- Talde klasiko ugariena: Clasicos San Fermin, Iruñatik.
- Kotxe zaharrena: Fiat 1500, 1962. urtekoa.