Euskaraldiak 4. edizioa ospatuko du datorren urtean. Udaberrian burutuko da lehenbizikoz (maiatzaren 15etik 25era bitartean) eta atzo, irailaren 26an, Euskaraldia ON! topaketa egin zen Eibarren "herritarren aktibazioan lehen pausoak emateko".
200 lagunetik gora bildu ziren Coliseo antzokian: Euskaraldia posible egiten duten boluntarioak, euskara elkarteetako kideak, herritarrak, teknikariak... Bertan, Euskara aktibatzaileen gida-liburua aurkeztu zuten, "Euskaraldia antolatu eta herriz herri herritarrak saretzeko" gida praktikoa. Horrez gain, herrien izen-ematea jada zabalik dela iragarri zuten.
Herrien izen-emate formularioa hemen ikusgai.