Irailaren 21ean burutu zen Hiru Txikiak traila eta antolakuntzatik eskerrak eman nahi dizkiete kolaboratzaileei, babesleei, lasterkariei... eta orokorrean herri osoari aurtengo edizioa posible egiteagatik.
San Pelaiorako lekualdaketa
Zailtasun handiena San Pelaiorako lekualdaketan izan dute: Kokapen aldaketaren hautuak "buruhauste dezente" ekarriko zizkiela iragarri zuten baina, azkenean, "ondo baino hobeto" egin dutela uste dute eta emaitza ikusita "oso positibo" bezala baloratu dute.
Kalitatezko irudien aldeko apustua
Horrez gain, argazkilaritzan eta bideogintzan inbertsioa egiteko erabakia hartu zuten, "kalitatezko irudiak sare sozialetan zabaldu eta korrikalari gehiago erakartzeko asmoarekin". Eta horren adibide garbia da publikatu berri duten aftermovie-a.
Hurrengo urteari begira
Oraindik aurtengo edizioa ixteko lanekin dabiltza. Amaitutakoan, merezitako deskantsua hartuko dute, baina "egun batzuk bakarrik, segituan hurrengo lasterketako prestaketa lanekin hasiko gara-eta (barre)". Beldur apur batekin espero dute momentua, aurtengoan "listoia oso altu" jarri dutelako eta hurrengoa "hobetzeko oso zaila" izango delako. Dena den, ahaleginak egin eta ziur lortuko dutela, beste behin.