Areitioko futbol instalazioak 2030ko Mundialeko azpiegoitza izateko proposatuak

Estibalitz González 2024ko urr. 10a, 07:00

Eibar futbol taldeak, Eibar Kirol Hiri berria izenarekin, Areitioko lautadan eraikitzen diharduen esparrua 2030ko futboleko Mundialeko azpiegoitza izateko proposamen zerrendan dago.

FIFAk antolatutako 2030ko Futbol Mundiala hiru herrialdetan  jokatuko da: Portugalen, Marruekosen eta Espainian. Azken honetan 11 estadio egongo dira partiden egoitza bezala eta 45 azpiegoitza, han hemenka sakabanatutako kirol instalazio desberdinak. Azpiegoitzetan kontzentratuko dira futbol selekzioak eta Mundialak iraun bitartean bertan egingo dituzte partiden aurretiko entrenamenduak.  

Riazor,  San Mames, Anoeta, Romareda berria, RCDE Stadium, Camp Nou, Metropolitano, Santiago Bernabeú, La Cartuja, La Rosaleda eta Gran Canaria estadioak izendatu dituzte egoitza bezala; Areitioko instalakuntzak hauetako batzuen azpiegoitza izatea aurreikusten da. Izendapenak ilusio handia piztu du klub armaginean eta baita zalegoaren artean ere. Ipuruatik aditzera eman digutenez oraindik ez dute data zehatzik FIFAren “izendapenaren konfirmazioa jasotzeko”.