Herritarren sartu-irtena etengabea da: jeneroa eta jeneroa dator erosketa-poltsetan, supermerkatuetako orgatxoetan, kotxeetan… eta hainbat pertsona ari dira guztia multzoka antolatzen. Gune txiki baten hasitakoa, orduak aurrera joan ahala gainezka egin eta makro-bilgunean bihurtu da. Kaltetuei eramateko prest dago. Eta horretarako nork eta non garraiatu falta dela konturatuta, dei egiten dute Valentziara joan-etorria egiteko prest dauden furgonetadun eta kamioidun boluntarioei.
Kontaktuan jartzeko Eibarko Ertzaintza Etxera deitu, 943 53 17 00 telefonora.