Amagandiko edoskitzea normalizatzeko eta bultzatzeko argazki lehiaketa amaitzear

Ander Gomez 2024ko aza. 14a, 07:12

Debabarreneko ESIk (Osakidetza) edoskitze naturala babesteko eta sustatzeko konpromisoaren baitan antolatzen du Amagandiko edoskitzearen argazki lehiaketa. Aurtengoa bederatzigarren edizioa da, irailean jarri zuten martxan eta domeka honetan amaituko da argazkiak bidaltzeko epea.

2016. urtetik —pandemian eten barik— edoskitze naturalaren inguruko argazki lehiaketa antolatzen du Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuak eta aurtengoa IX. edizioa izango da.

Parte-hartzaileek ehienez hiru argazki aurkeztu ahalko dituzte gehienez. Irudiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke, hori bai, originalak eta berriak izan beharko dira. Argazkiak bidaltzeko hurrengo pausuak jarraitu beharko dituzte:

Aurkeztutako argazkiak Mendaroko Ospitalean eta Debabarreneko osasun-zentroetan egongo dira ikusgai, baita kultur etxeetan, haurtzaindegietan eta horretarako prestatutako bestelako guneetan ere. Guztietan sarrera librea izango da.


Informazio gehiago Osakidetzaren webgunean, hemen.