Kaleak, plazak, frontoiak eta eskolak beteta A25ean

Drogetenitturri 2024ko aza. 26a, 07:00

Udalek, eskolek, taldeek eta eragile desberdinek deitutako ekintzetan batu ziren Mallabiko eta Ermuko herritarrak atzo, azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean. Batzuk kalez kale manifestatu ziren, bestetzuk elkarretaratu, komunikatuak irakurri zituzten, musika egon zen, dozenaka pankarta more... guztiak indarkeria matxistari planto eginez eta, aurten bereziki, ahots negazionisten eta biolentziaren aurrean "neutro" mantentzen direnak seinalatuz. Argazkiak: Lorea Arregi, Ainara Mallagaray, Piedi Eizagirre, Errotabarri, Eskolabarri, San Pelaio, Taupada, Ermuko Ikama, Ermuko Udala eta Mallabiko Udala.

*Argazki gehiago izanez gero bidali drogetenweb@gmail.com helbidera eta argazki-sortara gehituko ditugu.

Ermuko Udalaren komunikatua:


Ermuko koordinadora feministaren komunikatua:


Mallabiko eskolako ikasleek urtero A25ean abesten duten kantua:

"INDARKERIAREN KONTRA"

INDARKERIAREN KONTRA
EGIN NAHI DUGU BORROKA
ERRESPETUA GORDEZ HITZEGIN
ETA ERRESPETUZ JOKA

ERRESPETUA OINARRI
NESKA TA MUTIL ELKARRI
INDARKERIAN KONTRA GAUDELA
EGIN NAHI DUGU ALDARRI

GAUR HEMEN BILDU GARA
INDARKERIAREN KONTRA
GURE ARTEAN ERRESPETATUZ
DENOK ALAI BIZI GARA.

MALLABIKO IKASLEAK
BERDINTASUN ZALEAK
MATXISMOA KANPORATUTA
DENAK NAHI DUGU BAKEA.

ERRESPETUAZ JOKATU
BIOLENTZIAZ AMAITU
DENAK BATERA BORROKA EGINDA
MATXISMOAKIN BUKATU.