izen-ematea zabalik

Finalerako autobusa Debabarrenetik

Drogetenitturri 2024ko aza. 28a, 14:04

2019ko finala Illunben. Iturria: Wikipedia.

Abenduaren 14an egingo da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala Donostian eta Debabarrenetik joateko autobusa antolatu du bertSora bertso eskolak. Txartelak dagoeneko salgai daude.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Ilunben, arratsaldeko 17:00etan hasita. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Soraluzeko bertSora bertso eskolak antolatuta, autobusa izango da Debabarrenetik joateko; 15:00etan aterako da (geltokiak eta ordutegi zehatza izen-ematearen arabera zehaztuko dira eta abenduaren 10ean jakinaraziko).

Txartelak salgai

Txartelak dagoeneko salgai daude, hamar eurotan (langabetuentzako eta 16 urtetik beherakoentzako, 5 eurotan). Horretarako, bertsojolasa@gmail.com helbidera edo 662 21 40 26 telefonora idatzi behar da, abenduaren 9a baino lehen. Idaztean, komeni da zehaztea: izen-abizenak, telefono zenbakia eta herria.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, autobusa atera ahal izateko gutxienez 20 pertsonak eman behar dute izena. Hori dela eta, debabarrendar guztiak animatu dituzte bertan izena ematera, elkarrekin joan ahal izateko.