Jon Plazaolaren 'Tu-Tum Platz!' umore ikuskizuna ostiralean

Drogetenitturri 2024ko abe. 9a, 12:00

Abenduaren 13an, Jon Plazaolak 'Tu-tum platz'  umorezko bakarrizketa eskainiko du Txalo Produkzioak-en eskutik Ermuan. Antzokian izango da, 20:30ean, eta sarrerak salgai daude jada. Drogetenitturrik 2 sarrera zozkatuko ditu (albiste barruan parte hartzeko lotura).

Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum Platz! umorezko ikuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan, berriz ere stand up formatuko bakarrizketari heldu dio, "hori bai: 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago". Ordubete izango dugu jakiteko ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu egin den.

2 sarrera irabazteko aukera

Drogetenitturri.eus-ek bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete HEMEN. Ostegunean amaituko da epea, 12:00etan, eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura horretan bertan.

Bestela, sarrerak zuzenean eskuratu daitezke, 10 euroan: Lobiano Kulturgunean, online erosita edo egunean bertan Antzokiko leihatilan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.