Alerta laranja bihar, haizeteengatik

Ander Gomez 2025ko urt. 25a, 00:05

Argazkia: Iñigo Landa.

Galea eta Matxitxako lurmuturretan 110km/h eta 129km/h-ko haize-boladak neurtu ziren atzo eta abisu horia aktibatu zen Bizkaian. Gaur goizeko 6etan kenduko dute; kostaldean ez ezik, arratsaldera arte luzatuko dutela. Hala ere, biharko egoera okertuko dela iragarri du Euskalmetek, eta alerta laranja ezarriko da Bizkaian eta Araban.

Atzo arratsaldeko 18:00etan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu zuen Bizkaia osoan eta gaur goizeko 6ak arte egongo da abian (*kostaldean arratsaldeko 3rak arte mantenduko da). Bihar, haizeguneak ez diren tokietan 100km/h-ra iritsi daitezke haize-boladak, baina, batik bat Bizkaia eta Arabako haizeguneetan, 120 km/h-ko abiadura gainditzeko arriskua dago. Horregatik, alerta laranja ezartzea erabaki dute Jaurlaritzatik. Igande goizeko 6etan aktibatuko dute eta 23:59ak arte luzatuko da.

GAUR

BIHAR

 

Abisu horia Bizkaian eta kostaldean.

Alerta laranja Bizkaian eta Araban.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.