Ombuaren itzala euskal-argentinar ekoizpena da eta Pedro Mari Otaño bertsolari eta olerkaria (Zizurkil, 1857-1910) ekartzen du gogora, Patxi Bisquert zuzendariak adierazi bezala: batez ere "belaunaldi berriei eskaintzeko". Crowdfunding bitartez auzolanean ekoiztutako filma izan da eta urteak eman dituzte proiektua aurrera atera nahian. Iazko martxoan lortu zuten norbanakoen eta enpresen ekarpenei esker eta, orain, Ermuan eta Mallabian proiektatuko da: Gaur (asteazkena) Ermuaren txanda izango da, 19:00etan, Lobiano Kulturgunean; bihar (osteguna), Mallabian eskainiko da, 18:30ean, Kontzejuzarren.
Filmaren zuzendari Patxi Bisquert Manterola ere (Zizurkil, 1952) bertan izango da, filma aurkezten eta auzolanetik sortutako lan honen nondik-norakoak kontatzen.
Patxi Bisquert 'Ombuaren itzala' proiektua aurkezten, Bertsolari Aldizkariari eskainitako elkarrizketan.