Izaskun Garcia Arreguiri tokatu zaizkio gaurko "Arizona" antzezlana ikusteko sarrerak

Drogetenitturri 2025ko api. 4a, 10:03

Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola taulagainean, "Arizona" antzezten. Argazkia: GITB.

Gaur, ostirala, "Arizona" antzezlana eskainiko dute Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak Ermua Antzokian. Drogetenitturrik 2 sarrera jarri zituen zozketan pasa den zapatuan eta asteazkenean amaitu zen izena emateko epea.

Drogetenitturri.eus atariak gaur 20:30ean eskainiko duten "Arizona" antzezlana ikusteko bi sarrera zozkatu ditu bere irakurleen artean. 18 mallabitarrek/ermuarrek eman dute izena eta Izaskun Garcia Arregui suertatu da irabazle (ikus zozketaren orrialdea emaitzarekin hemen). Gainontzeko herritarrek 10 euroan eskuratu ahal dituzte sarrerak: Lobiano Kulturgunean, online erosita (hemen) edo gaur arratsaldean Antzokiko leihatilan bertan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.


Hurrengo zozketen berri izateko... batu Drogetenitturriren Whatsapp kanalera eta jarraitu Facebook orrialdea!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.