Apirilaren 5ean eta 6an (larunbatean eta igandean) ospatu da Euskal Jaia Ermuan. Bertako 100 dantzarik hartu dute parte asteburuan zehar antolatutako ekitaldi desberdinetan: Erakustaldiak, kalejirak, saio gidatuak, plaza dantzak, Ermuan Kantuan, dantza-poteoa, erromeria... Eta ez dira bakarrik egon: Larunbatean, Nuestra Señora de las Nieves dantza talde burgostarrarekin batera emanaldia eskaini zuten Txindurrikoek plazan; eta, igandean, Bizkaia osoko dantza eskoletako (Durango, Berriz, Sestao, Elorrio, Abadiño... eta, nola ez, Mallabiko) ume pila bertaratu ziren. Eguraldia lagun, egun ederraz disfratu ahal izan zuten eta dantzarako gogoa aski asetuta bueltatu ziren etxera.
Asteburuko bestelako argazkirik izanez gero, bidali drogetenweb@gmail.com helbidera (izen-abizenekin batera) eta argazki-sortara gehituko ditugu.