Apirileko 'Drogetenitturri' aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Drogetenitturri 2025ko api. 14a, 11:27

Drogetenitturri aldizkariaren 343. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago Drogetenitturri.eus atarian. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Amaia Orbe Barrio, itzultzailea eta interpretea; Josepa Narbaiza, irrintzilaria; Gorka Gonzalez, muralista; Eñaut Bilbao, txirrindularia; Ermuarron ekarpena Kaikorren (Kenya); “Mallabiko Hika txuletie”; Euskaraldiko berriak; Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko berriak; Aitor López; Anna Batlle…

Bestela ere, beti bezala, laburrak, bertako kantua, argazki klik, atzokuak gaur, iritzia, argazki zaharra, iragarkiak, zorion agurrak eta agenda dauzka hilabetekariak. Edizio digitala irakurtzeko egin klik HEMEN.

Aldizkaria etxean

Drogetenitturri aldizkariaren paperezko edizioa etxean eta dohainik jaso nahi baduzu, idatzi drogeten@gmail.com helbidera.