Euskaraldia ate joka!

Ander Gomez 2025ko mai. 7a, 07:32

Euskaraldia promozionatzeko ekintzak Mallabian eta Ermuan.

Bertan da Euskaraldia eta Ermuko Euskaltzaleen Saretik eta Mallabiko Euskaraldia Batzordetik herritarrak animatu dituzte Belarriprest zein Ahobizi bezala izena ematera. Horrekin batera, produktu ofizialen zozketa dago martxan Drogetenitturri.eus-en.

Maiatzaren 15etik 25era ospatuko da laugarren Euskaraldia izango dena. Orain arte, 21 entitatek eta 111 norbanakok eman dute izena Mallabian. Ermuan, 50 entitate eta 714 norbanako erregistratu dira, eta 1000 izen-emateko marka lortzeko helburua zabaldu dute herritarren artean. Izena emateko bisitatu euskaraldia.eus webgunea edo bete zuzenean izen-emate formularioa. Euskaraldiarekin bat egin duten kolektibo eta komertzioen berri izateko, jarraitu instagrameko @mallabiko_euskaraldia eta @ermukoeuskaltzaleensarea kontuak.

Datozen egunotan eskuratu ahalko dira txapak

Izena eman dutenek ostiraletik aurrera jaso ahalko dituzte txapak Ermuan: Ostiral arratsaldean (18:30-20:00), eta larunbat eta igande goizean (12:30-14:00) plazan jarriko den postuan, edo astegunetan Euskal Birusa Elkartearen bulegora bertaratuta (Erdiko Kale 2-1). Mallabitarrek datorren astetik aurrera eskuratu ahalko dituzte liburutegian edo maiatzaren 15ean (osteguna) Mallabiko Euskaraldia Batzordeak plazan ipiniko duen mahaian (18:00etatik 19:00etara, justu Euskaraldiaren hasierako ekitaldiaren aurretik).

Arropa eta banderolak irabazteko aukera

Drogetenitturri.eus-ek Euskaraldiko produktu desberdinak emango ditu opari bere irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete HEMEN. Epea datorren astezkenean amaituko da, 12:00etan, eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura horretan bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zoketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM:: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK:: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.