Larrialdietarako 112 linea matxuratuta dago eta behin-behineko telefono zenbakia jarri dute

DKT 2025ko mai. 20a, 10:45

Segurtasun Sailetik ohartarazi dutenez, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak gorabeherak antzeman ditu telefono deiekin eta konpontzen saiatzen ari da. Hori dela eta, arazoa konpondu bitartean, 112 telefono zenbakira barik, larrialdi kasuetan herritarrei 900 112 088 telefonora deitzeko eskatzen zaie.

Honako oharra helarazi dute Segurtasun Sailetik: "Goizeko laurak inguruan hasi dira arazoak, Larrialdiei Kudeatzeko Zentroko operadoreak call centerrean sartzen ziren dei batzuekin arazoez ohartu direnean.

Deitzen zuten pertsona batzuek gehiago insistitu behar izan dute, eta sartzen ziren deietako batzuetan pertsonen ahotsa eteten da.

Hori dela eta, zentroko operadoreek deia itzuli die, berriro deitu die, 112 telefono-zenbakira deitu nahian zeuden pertsona horiei.

Intzidentziak ez die dei guztiei eragiten, ausazkoa da. Antzemandako intzidentzia ez da Larrialdiak Kudeatzeko Zentroarena baizik eta telefono konpainiarena eta larrialdiak kudeatzeko beste zentro batzuetan ere antzeman da. Zentroko arduradunak etengabeko harremanetan daude telefono-konpainiarekin, gorabehera hori ahalik eta lasterren konpontzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.