Mallabia Cup-a eta Ander Moya Memoriala jokatuko dira asteburuan

Ander Gomez 2025ko mai. 29a, 11:04

Mallabiko jokalariak Ermuko Saskibaloi Txapelketa Solidarioa jokatu ostean. Argazkia: AD Mallabia FT.

Zapatu honetan, umeen txapelketek hartuko dituzte Ermuko eta Mallabiko frontoi eta zelaiak. Ermua Blues taldeak Ander Moyaren omenezko txapelketa solidarioa egingo du eta Mallabiko futbol taldea Mallabia Cup saskibaloi-futbol txapelketarekin bueltatuko da.

Ander Moya Memoriala

Ermua Blues C.D. klubaren 7ko futbol txapelketa solidarioak laugarren edizioa ospatuko du aurten eta 300 neska-mutil batzea espero dute. Klubeko 14. jokalaria izandako Ander Moya oroitzeaz gain, txapelketak helburu solidarioa du. Sarrerek 2 euroko kostua izango dute eta zozketa txartelak ere salduko dira, 1 euroan. Jasotako diru guztia Martín Álvarez Muelas Fundaziora bideratuko dute Ander Moyaren gurasoek, haurtzaroan agertzen den DIPG garuneko tumore erasokorraren ikerketan laguntzeko.


2023ko talde argazkia, txapelketa jokatu ostean. Argazkia: Ermua Blues.

Ander Moyaren omenezko txapelketa 09:00etan hasiko da, Betiondoko futbol zelaian.

Mallabia Cup

Bizkaiko zazpi taldek hartuko dute parte. 09:30etan hasiko dira futbol txapelketarekin, azkaldean eta Learreta-Markina eskolako frontoian. Benjamin eta prebenjamin mailetako Ermua CD, Zaldua KE, Ermua Blues, Cultural Durango eta AD Mallabia FT taldeek hartuko dute parte.

Arratsaldean, saskibaloiaren txanda izango da: 15:30etan hasiko dira norgehiagokak eta, oraingoan, eskolan jokatuko dira denak. Alebin eta benjamin mailako Saski Ermua, Elorrio KT eta AD Mallabia FT lehiatuko dira.


Egin klik kartelak OSORIK ikusteko:

   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.