EHZ Festibalerako hiru eguneko bonoak opari

Drogetenitturri 2025ko mai. 28a, 12:25

Ekainaren bukaeran ospatuko da Euskal Herria Zuzenean festibala eta Drogetenitturrik jaialdira joateko sarrerak zozkatuko ditu. Barruan, parte hartuko duten talde eta bakarlari guztien zerrenda, bonoen zozketan izena emateko loturarekin batera (bukaeran).

Aurtengo Euskal Herria Zuzenean musika festibala ekainaren 27, 28 eta 29an egingo dute Nafarroan Behereako Arberatze-Zilhekoa herrian eta urtero moduan musika eta kultur ekitaldien eskaintza zabala eskainiko dute.

Jarraian, 2025ko EHZ Festibalaren programazio osoa:

Zozketa

Drogetenitturrik jaialdira joateko 3 eguneko bi bono zozkatzen ditu. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete HEMEN. Ekainaren 11n (asteazkena) amaituko da izena emateko epea eta irabazlea lotura horretan bertan jakinaraziko da, eguerdi aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.