Horrela, trenen zerbitzu erregularra indartuko dute hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joatea errazteko: Debabarrenan trenen eskaintza handituko dute, Debako hondartzarako sarbidea errazteko, eta asteburuetako eta jaiegunetako zerbitzuak indartu dituzte Urdaibaira (Bilbo-Bermeo zerbitzua), Kostaldera (Donostia-Zumaia) eta Topoan Donostiara joateko (Irun-/Amara eta Altza/Amara). Ekainaren 23an jarriko dute indarrean udako ordutegia.
Horrela, Bilbo eta Donostia arteko linea erregularra alde batera utzita, Ermua eta Deba arteko tren zerbitzuak 06:00etatik 11:00etara eta 41 eta 19 minuturo izango ditu trenak astean zehar, 11:00etatik 19:00etara bitartean. Gainera, zapatu, domeka eta jaiegunetan, 11:00etatik 20:00etara 41-19 minutuko maiztasuna izango du. Alderantzizko maiztasunak 42 eta 18 minutu artekoak izango dira.
Edonola ere, ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gonmendatu du Euskotrenek, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunean. Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara jo dezakete eta 944 333 333 telefono-zenbakira deitu ere bai.