Ekaineko 'Drogetenitturri' aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Drogetenitturri 2025ko eka. 26a, 13:52

Drogetenitturri aldizkariaren 345. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago Drogetenitturri.eus atarian. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Ermua Zinema, zine xume baten istorio handia; Urko Riaño, tronpeta eta tronpa jotzailea; Mohammed Nasrallah “Hamadeh”, Gazako Sol Band taldeko kidea; Ermuko I. Mundialito antirrazista; Ermuko hitanoa ikasteko Appa Hi! aplikazioa; Maite Larbururen kontzertua; Anaitasuna Ikastolako berriak; Josu Santos; Rocío Alhama…

Bestela ere, beti bezala, laburrak, bertako kantua, argazki klik, atzokuak gaur, iritzia, argazki zaharra, iragarkiak, zorion agurrak eta agenda dauzka hilabetekariak. Edizio digitala irakurtzeko egin klik HEMEN.

Aldizkaria etxean

Drogetenitturri aldizkariaren paperezko edizioa etxean eta dohainik jaso nahi baduzu, idatzi drogeten@gmail.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.