Abisu horia gaur eta alerta laranja bihar, tenperatura altu iraunkorrengatik

Ander Gomez 2025ko eka. 30a, 14:31

Ur-txorrotak, igerilekua, hondartza... beroari egiteko mallabitarren eta ermuarren aukerak.

Gaur, astelehena, abisu horia ezarri dute EAE osoan eta 20:00ak arte mantenduko da. Bihar, abisua alerta laranjara pasako dute Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia zabaldu du Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, tenperatura altu eta iraunkorrengatik. 30 gradutik gorako tenperaturak markatzen dituzte Mallabiko zein Ermuko termometroek, eta 35ºC-ra iritsi daitezkeela abisatu du Euskalmetek. Bihar, 36ºC-ko maximoak espero dituzte Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, eta alerta laranja ezarriko da.

GAUR

BIHAR

 

Abisu horia EAE osoan.

Alerta laranja Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean.

Etzirako ez dago muturreko abisurik, eta euri apur bat egingo duela iragarri du Euskalmetek.

Debako webkamera Drogetenitturri.eus-en

Mallabiko eta Ermuko herritarrek aukera ugari dituzte egunean zehar freskatzeko: parkeko ur-txorrotak Mallabian, Ongaraikoak Ermuan, Betiondoko igerileku irekia... eta ohiko udako plana, hondartzara joatea. Horregatik, gaurtik aurrera eta uda bukatu bitartean, Debako eguraldiaren eta itsasoaren inguruko datuak erakutsiko dira Drogetenitturri.eus atarian. Hondartzaren zuzeneko irudiak ikusteko aukera ere egongo da, 24 orduz. Datuak eta kameran sartzeko lotura portadako Debako Webkamera blokean aurki daitezke egunero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.