Kalean da AIAMA taldearen disko berria: “Amodioz eta indarrez”

Ander Gomez 2025ko uzt. 4a, 07:26

Mallabian eta Ermuan sortutako punk-oi taldeak “Zuekin” kantua aurkeztuz eman zion hasiera urteari, baina, horrekin konformatu ez eta sorpresa berria eman diete zaleei: “Amodioz eta Indarrez” izeneko diskoa kaleratu dute gaur, 00:00etan.

Diskoa osorik entzungai goiko bideoan.

Kantu homonimoarekin hasten da “Amodioz eta indarrez” albuma, eta beste zazpi kantuk osatzen dute. Hauen artean daude: “Azken Hitzak”, diskoko kolaborazio bakarra, Zentzu Okerra taldeko Ibai Murgia arrasatearrarekin egina; “Xorieri mintzo zen”, Mixel Labéguerie kantautoreak idatzitako kanta zaharraren bertsioa; eta “Borratxo en el Infreñu”, Ermuko tabernari erreferentzia egiten dion kantua. Urtarrileko single-a etxean ekoiztu bazuten, lan honetan estudiotik pasatzea erabaki zuten. Berrizen grabatu dute, bertako baserri batean dagoen estudioan, eta Lorentzo Records-en esku egon da ekoizpena.


“Amodioz eta Indarrez” diskoa grabatu zuteneko irudiak. Argazkiak: @_aiama.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.