Bertsolari gazteen emanaldiak 120 lagun batu zituen

Ander Gomez 2025eko uztailaren 20a

Ostiral iluntzean, Santixauetako Bertsolari Gazteen XXVII. edizioa ospatu zen Ermuan eta bertsozale pila batu zituen Martxoaren 8a plazan. Argazkiak: Asier Ibaibarriaga eta Valentin Mugarza.

Iazko bertso saioan bezala, Irune Basagoitik eta Araitz Katarainek ordezkatu zituzten Ermua eta Mallabia. Baina ez ziren bakarrik egon: haiekin batera igo ziren kantatzera Andoni Rekondo Izagirre (Hernani, 1999), Bittor Altube Sarrionandia (Abadiño, 2001), Janire Arrizabalaga Munduate (Gernika-Lumo, 2003) eta Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain, 2001). Horiez gain, Libe Solozabal ermuarra ere izan zen taula gainean, gai-jartzaile lanak egiten.

Jarraian, saio ostean atera zuten talde-argazkia:


Ezkerretik eskumara ageri dira Rekondo, Altube, Arrizabalaga, Aiestaran, Katarain, Basagoiti eta Solozabal. Argazkia: Valentin Mugarza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.