Bihar hasiko da Drogetenitturrik antolatutako argazki lehiaketa

Drogetenitturri 2025eko uztailaren 31

Drogetenitturri.eus atariak Udako Argazki Lehiaketaren II. edizioa zabalduko du bihar. Mallabitarrek eta ermuarrek, abuztuan zehar bisitatzen dituzten lekuetan zein herrian bertan ateratako argazkiak partekatu eta sari polita irabazteko aukera izango dute. Irakurle bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez eta bidaltzeko epea irailaren 15ean bukatuko da. 

OINARRIAK

  • Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
  • Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
    • Egilearen izen-abizenak.
    • Herria (Mallabia/Ermua).
    • Harremanetarako telefonoa.
    • Argazkiak non ateratakoak diren.
  • Argazkiak bidaltzeko azken eguna: irailaren 15a (barne).
  • Bidali posta elektronikoz drogetenweb@gmail.com helbidera edo Whatsapp bidez 688 63 28 76 zenbakira. 
  • Mallabian eta Ermuan jaio edo bizi den edozeinek parte hartu ahal izango du.
  • Argazkiek originalak izan beharko dute eta udan ateratakoak.
  • Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
  • Formatua horizontala izatea gomendatzen da, baina bertikalean dauden argazkiak ere onartuko dira.

BOZKETA PROZESUA

  • Drogetenitturriren irakurleak izango dira epaimahaikideak. Argazkien kalitatea eta originaltasuna hartu beharko dituzte kontuan eta horren arabera bozkatu.
  • Bozketa online egingo da, Drogetenitturri.eus atarian. Bertan argazki guztiak jarriko dira ikusgai eta gustukoenari eman ahalko zaio botoa.

SARIAK

  • Bozka gehien jasotzen dituen argazkiaren egileak 2 LAGUNENTZAKO AFARIA izango du sari.
  • Bigarren postuan geratzen denak, Ermua Antzokiko programazioko antzezlan/film bat ikusteko 2 sarrera jasoko ditu.
  • Horrez gain, Ermuan Bagararen produktuak zozkatuko dira partaide guztien artean.
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.