OINARRIAK
- Parte-hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
- Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Herria (Mallabia/Ermua).
- Harremanetarako telefonoa.
- Argazkiak non ateratakoak diren.
- Mallabian eta Ermuan jaio edo bizi den edozeinek parte hartu ahal izango du.
- Argazkiek originalak izan beharko dute eta udan ateratakoak.
- Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
ARGAZKIAK JASO
Hiru modu daude argazkiak bidaltzeko:
- Posta elektronikoz drogetenweb@gmail.com helbidera idatzita.
- Whatsapp bidez 688 63 28 76 zenbakira.
- Formularioa beteta: HEMEN.
Argazkiak bidaltzeko azken eguna: irailaren 15a (barne).
BOZKETA PROZESUA
- Drogetenitturriren irakurleak izango dira epaimahaikideak. Argazkien kalitatea eta originaltasuna hartu beharko dituzte kontuan eta horren arabera bozkatu.
- Bozketa online egingo da, Drogetenitturri.eus atarian. Bertan argazki guztiak jarriko dira ikusgai eta gustukoenari eman ahalko zaio botoa.
SARIAK
- 1. saria: 2 LAGUNENTZAKO AFARIA.
- 2. saria: Ermua Antzokiko antzezlan/film bat ikusteko 2 sarrera.
- Horrez gain, Ermuan Bagararen produktuak zozkatuko dira partaide guztien artean.
Animatu eta parte hartu!