AZKEN EGUNA

Bi lagunentzako afaria eta Ermua Antzokirako sarrerak sari Udako Argazki Lehiaketan

Drogetenitturri 2025ko ira. 15a, 11:00

Mallabitarrek eta ermuarrek, abuztuan zehar bisitatu dituzten lekuetan zein herrian bertan ateratako argazkiak partekatu eta sari politak irabazteko aukera dute. Irakurle bakoitzak hiru argazki aurkeztu ditzake eta gaur (irailaren 15a) da bidaltzeko azken eguna.

OINARRIAK

  • Parte-hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
  • Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
    • Egilearen izen-abizenak.
    • Herria (Mallabia/Ermua).
    • Harremanetarako telefonoa.
    • Argazkiak non ateratakoak diren.
  • Mallabian eta Ermuan jaio edo bizi den edozeinek parte hartu ahal izango du.
  • Argazkiek originalak izan beharko dute eta udan ateratakoak.
  • Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.

ARGAZKIAK JASO

Hiru modu daude argazkiak bidaltzeko:

Argazkiak bidaltzeko azken eguna: irailaren 15a (barne).

BOZKETA PROZESUA

  • Drogetenitturriren irakurleak izango dira epaimahaikideak. Argazkien kalitatea eta originaltasuna hartu beharko dituzte kontuan eta horren arabera bozkatu.
  • Bozketa online egingo da, Drogetenitturri.eus atarian. Bertan argazki guztiak jarriko dira ikusgai eta gustukoenari eman ahalko zaio botoa.

SARIAK

  • 1. saria: 2 LAGUNENTZAKO AFARIA.
  • 2. saria: Ermua Antzokiko antzezlan/film bat ikusteko 2 sarrera.
  • Horrez gain, Ermuan Bagararen produktuak zozkatuko dira partaide guztien artean.

Animatu eta parte hartu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.