Bertso, dantza eta txalo artean ekin diote Hiru Txikiak Trailari

Ander Gomez 2025ko ira. 20a, 09:41

Irune Basagoitiren bertsoekin, Txindurriko txistulari eta dantzarien aurreskuarekin, eta irteerara gerturatutako familia eta lagunen bultzadarekin hasi dute Hiru Txikiak Trailaren IV. edizioa.

Martxako partaideak 08:00etan irten dira eta trail lasterketakoak 09:00etan. Azken hauen irteerako irudiak goiko bideoan ikusgai; jarraian martxaren irteera, drone ikuspegitik.

Irudiak: Hiru Txikiak.

Gazte Traileko korrikalariek 10:15ean hartuko dute Aixolarako autobusa, Agirre Kirolak parean, eta 11:00etan hasiko dute lasterketa. Txiki Traileko umeek ere 11:00etan ekingo diote, baina hauek herrian bertan egingo dute lasterketa, Merkatu Plazatik irtenda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.