OHARRA

Segi bozkatzen!

Drogetenitturri 2025ko ira. 22a, 14:22

Hiru egun falta dira Udako Argazki Lehiaketan botoa emateko epea amaitzeko. Egunotan lehiaketaren bozketa-sistemak iruzur abisuak eman ditu eta, ondorioz, argazkietan agertzen diren zenbakiak ez dira errealak. Boto faltsuok kenduta aukeratuko dira irabazleak.
Hortaz, Drogetenitturritik deia egiten diegu irakurleei bozkatzen jarraitzeko. Gogoratu: bakoitzak gehienez hiru argazki aukeratu ditzake, kalitatea eta originaltasuna baloratuz, eta, garrantzitsuena, garbi jokatuz!
Albiste barruan bozketa orrirako lotura.

Mallabitarrek eta ermuarrek txoko ezin ederragoetan igaro dituzte udako oporrak. Horren erakusgarri dira udako argazki lehiaketara aurkeztutako irudi bakoitza. Orain, irakurleen ardura izango da argazki guztien artean "onenak" aukeratzea. Boto gehien lortzen dituenak 2 lagunentzako afaria irabaziko du; eta bigarren argazkigile bozkatuenak, Ermua Antzokirako sarrerak.


Botoa emateko EGIN KLIK HEMEN.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.