Urriko 'Drogetenitturri' aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Drogetenitturri 2025eko urriaren 31

Drogetenitturri aldizkariaren 348. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago Drogetenitturri.eus atarian. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Sergio Izan, Vascos por el Mundo programaren aurkezlea; Ander Martin mallabitarrari agurra; San Martin azokako planoa eta egitaraua; Petra Lizaso, erraketistetan aitzindari; Peio Goikoetxea, Laboral Kutxa-Euskadi taldeko kirol-zuzendaria; Bailarako hedabide berria; June Argüello Mexikon; Mari Carmen Allende…

Bestela ere, beti bezala, laburrak, bertako kantua, argazki klik, atzokuak gaur, iritzia, argazki zaharra, iragarkiak, zorion agurrak eta agenda dauzka hilabetekariak. Edizio digitala irakurtzeko egin klik HEMEN.

Aldizkaria etxean

Drogetenitturri aldizkariaren paperezko edizioa etxean eta dohainik jaso nahi baduzu, idatzi drogeten@gmail.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.