Programaren helburua da Debabarrena eskualdeko langabeen enplegagarritasuna hobetzea, kualifikazio ertain eta/edo altua izan arren lan-merkatuan lehen aldiz sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen laguntzaz.
Parte hartzeko hiru baldintza nagusi bete behar dira: langabezian egotea, erdi-mailako, goi-mailako edo unibertsitateko titulua edukitzea, eta Debabarreneko udalerriren batean erroldatuta egotea.
Programaren kudeaketa Debegesaren esku dago, eta izen-ematea www.debegesa.eus webgunean egin daiteke.