Hiru PAD (Dokumentazioa Eguneratzeko Makina) instalatu dituzte Bizkaia osoan: urri hasieran Balmasedan jarri zen lehena, pasa den astean Durangon bigarrena, eta azkena atzo, Ermuan. Inaugurazioan izan ziren Ricardo Martín López zinegotzia, Beatriz Gámiz Mata alkatea eta Carlos García Buendía Espainiako Gobernuaren ordezkariordea Bizkaian.
Argazkia: @SubGobBizkaia.
Espainiako Polizia ere bertan izan zen demostrazioak egiten. Azaldu zutenez, makina instalatu arren, furgoi ibiltaria ekartzen jarraituko dute aldiro, "herritarrei NANa eta pasaportea eskuratzeko zerbitzua hurbiltzeko helburuarekin".
Inguruko udalerriei ere zerbitzua emango die
Ermuarrez gain, mallabitarrek eta inguruko beste herrietako bizilagunek ere erabili ahalko dute PADa, besteak beste: ziurtagiri digitalen gakoa aldatzeko, NAN elektronikoaren ziurtagiri digitala berritzeko edo MiNAN mugikorreko aplikazioan alta emateko.