🔴 ZUZENEKOA

24. Korrikaren aurkezpena zuzenean

Drogetenitturri 2025eko azaroaren 13a

AEK-k gaur aurkeztuko du 24. Korrika. Agerraldia 12:00etan izango da, Gasteizen, eta Drogetenitturri.eus-en zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.

Joan den astetik iragartzen aritu ostean, heldu da eguna; gaur, azaroaren 13an, aurkeztuko ditu AEK-k ekimen honi buruzko lehen xehetasunak. "Ez galdu xehetasunik... zerbait handia dator!", aurreratu dute egunotan. Azken orduotan zehaztu dute zer den gaurkoan ezagutzera emango dutena. "Hasiera eta amaiera, omendua, mezua, spota, irudia eta leloa zeintzuk izango diren jakingo duzue!".

Antolatzaileen agerraldia eguerdiko 12:00etan izango da. Nahi izanez gero, zuzenean ikusi ahal izango duzue AEK-ren eskutik, albiste honi atxikitako bideoaren bidez. Korrika.eus webgunean eta Instagramen (@aek_korrika) ere jarriko dute ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.