Drogetenitturriko kolaboratzaileei, esker onez

Drogetenitturri 2025eko azaroaren 18a

Drogetenitturriko erredakziotik deialdia zabaldu zen pasa den astean, aldizkariaren azken alea argitaratu aurretik kolaboratzaileen talde argazkia ateratzeko. Zapatu honetan, 70 lagunetik gora elkartu ginen plazan, argazkia egin eta 36 urtez Ermuko eta Mallabiko kontuen, gertakarien eta bizilagunen istorioen berri eman duen aldizkaria omentzeko.

Eskerrik asko etorri zineten guztioi, deialdira erantzun zenuten guztioi, eta etorri ezin izan zinetenei ere. 

Azarokoa izango da Drogetenitturri aldizkariaren azken zenbakia, eta webgunearen azkenengo albisteak ere datozen asteotan ikusiko ditugu. Abenduan proiektu berri bati emango diogu hasiera, eskualdeko proiektu bati: Barrena izena izango du eta, webguneaz gain, egunkari formatuan ailegatuko da astero-astero mallabitarren eta ermuarren etxeetara.

Ziklo hau ilusioz eta alaitasunez amaitu nahi izan dugu eta zer hobe proiektuaren ondoan egon zareten kolaboratzaile guztiokin baino: berriro elkartuz, elkarren berri izan, aspaldiko! ugari esan eta topa egin, izan denagatik eta, noski, etortzear dagoenagatik.

Ermuko eta Mallabiko aktualitatea herritarrei helarazteko erronkan zuek guztion laguntza urre gorrizko izan da aldizkariarentzat eta honek 36 urteotan 228 norbanakok hauspotu duzue: izan koordinatzaile, artikulugile, iritzi-emaile, argazkilari, banatzaile, publizista… Ekarpen txikia zein handia izan, guztiak baleko!

Aurreko asteetan zenbaki guztiak banan-banan begiratu ditugu kolaboratzaile guztion izen-abizenen zerrenda osatzeko eta ederra izan da atzera begirako ariketa hori ere: urrunago bizi direnen edo laga gaituztenen izenak idaztea, izandako sail desberdinak gogoratzea, diseinu eta formatu aldaketez jabetzea…

Iñaki Arregik, aldizkariaren sortzailetako batek, beti esaten zuen “Drogetenitturri mirari bat” zela eta mirari hori gauzatzen zuek eta etortzerik izan ez duen beste mordotxo bat ezinbesteko izan zarete. Abenduko azken alearekin agur esango diogu Bizkaiko tokiko komunikabideetako dekanoa den txiki estimatu honi eta ongi etorria jaiotzear dagoen Barrenari.

Banan-banan eta bihotzez, eskerrik asko zuen jakinduria eta konpromisoa herritarrekin partekatzen laguntzegatik, eskerrik asko iturri honen emaria aberats eta etenik barik mantentzen laguntzegatik!

Bejondeizuela!


Agurtza Zubero
Aimar Ferreiro
Ainara Riveras
Ainhoa Delgado
Ainhoa Garitagoitia
Ainhoa Luz
Ainitze Antxia
Aitzol Lejardi
Aitzol Uriarte
Alain Kortazar
Alazne Aiestaran
Alazne Astarloa
Alazne Goikoetxea
Albaro Aja
Alejandro Masie
Alex González
Alex Ugena
Alicia Lorenzo
Amagoia Zabala
Amaia Arginzoniz
Amaia Arriaga
Amaia Arrondo
Amaia Txurruka
Ana Gomez
Ana Urkijo
Ander Goikoetxea
Andere Astigarraga
Andoni Baraona
Andoni Doce
Andrea Diez
Ane Loiola
Ane Saenz
Arantzi Perosanz
Aritz Córdoba
Aritz Muñoz
Arkaitz Ugartetxea
Aroia Lejardi
Arrate Garitaonandia
Asier Azagirre
Asier Ibaibarriaga
Ayoub Hdidou
Bea Narbaiza
Begoña Aginaga
Begoña Fernández
Begoña Vesga
Beñat Mallabia
Carlos Balseiro
Carlos Vivian
Cuco Hernández
David Elejalde
David Mérida
David Pachón
Dorleta Vidal
Edurne Egialde
Eire Markina
Ekaitz Muñoz
Ekhi Belar
Elena Leonardo
Eli Areitioaurtena
Eli Txurruka
Elias Uriarte
Endika Fernández
Eneko López
Eneritz Aranburu
Eneritz Ibarzabal
Enrique Eizagirre
Esther Etxaniz
Estibalitz González
Estitxu Olano
Eukene Lamariano
Eunate Gerrikagoitia
Fede Iturriagagoitia
Fernan Alonso
Fernando Aranberri
Fernando Arregi
Fernando Orbe
Fran Carrascosa
Gaizka Areitioaurtena
Garazi Mugarza
Gerardo López
Goiatz Mínguez
Haritz Maiora
Hiart Redondo
Higinia Solozabal
Ibaia Azagirre
Ibon Txurruka
Ibone Medina
Idoia Astarloa
Ignacio Pérez
Igone Amesti
Igor Azkune
Iker Zaitegi
Ikerne Arzuaga
Intza Markina
Iñaki Aceña
Iñaki Agirregomezkorta
Iñaki Arregi
Iñaki Delgado
Iñaki Moreno
Iñaki Osoro
Iñigo Lejardi
Ioritz Rasero
Iosu Etxaniz
Irati Trebiño
Irati Yarza
Irene Txurruka
Irune Aranberria
Irune Basagoiti
Irune Martínez
Isa Prieto
Ivan Mesonero
Izara Rivas
Jabi Muñoz
Jabi Oneka
Jabi Vidal
Jesus Rodríguez
Jesus Sarriugarte
Jokin Txapartegi
Jon Arano
Jon Cano
Jon Saez
Jon Unanue
Jone Redondo
Jose Andres Martín
Jose Antonio Ballesteros
Jose Antonio Muñoz
Jose Egido
Jose Jaramillo
Jose Luis Clemente
Jose Luis Gimeno
Jose Luis González
Jose Mari Arnal
Josu Araiztegi
Juan Carlos Martín
Juan Fernández
Juanita Ibaibarriaga
Juanjo Eizagirre
Juanmi Bravo
Juantxo Diez
Julen, Ekaitz eta Iker
Julene Irazu
Justo Azagirre
Karmen Biain
Klemen Corredera
Koldo Aranberria
Koldo Mitxelena
Koldo Narbaiza
Laura Martínez
Leire Elustondo
Libe Solozabal
Lourdes Perosanz
Luis Mari Malaxetxebarria
Mari Carmen Nogales
Maialen Alvarez
Manex Prieto
Manuel Moreno
Maren Agirre
Maren Mugarza
Marga Perez
Mari Carmen Allende
Mari Feli Manzisidor
Mari Isabel Garitagoitia
Maria Gorosarri
Maria Teresa Zendoia
Mariarro Arrizabalaga
Marina Zendoia
Marines Txurruka
Markos Gimeno
Merche Garitagoitia
Miguel Fernández
Mikel Madarieta
Mikel Yarza
Miren Elejondo
Mirene Moreno
Mohamed Hdidou
Montse González
Nacho del Rio
Nagore Aranburu
Nagore Espilla
Nahia Rojo
Nahia Ruiz Albizuri
Noelia Moyano
Nora Mateos
Nora Sánchez
Odei Ojinaga
Oihane Mallagarai
Olatz Garitagoitia
Olatz Gil
Olatz Loiola
Olatz Santos
Olatz Vidal
Oscar Gómez
Oskar Aranda
Patxi López
Paul Bustinduy
Pello Mugarza
Piedi Eizagirre
Ramon Carrasco
Ramon Redondo
Raul Bogajo
Raul Diez
Riki González
Rober Cano
Roberto Arrarte
Rodol Ugena
Rosa Aris
Rosa Baltar
Rosa Bañuelos
Rosa Jaussi
Ruben Markina
Santos Vega
Sergio Rico
Sixto Iturriagagoitia
Tamara Lorente
Tere Lartitegi
Tomas Trifol
Txabi Arnal
Txebis Gorritxategi
Txisko Fernández
Unai González
Valentin Mugarza
Xabat Uzuriaga
Xurdana Zubia
Yuri Rueda
Zaida Fernández
Zorion Zamakola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.