'Etiketa Beltza' arropa-marka solidarioa aurkeztuko dute zapatuan Eibarko Errebal Plazan

BABESTUTAKO EDUKIA 2025eko abenduaren 11

Datorren larunbatean, Etiketa Beltza arropa-marka aurkeztuko dute Eibarko Errebal Plazan, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean. Aurkezpenarekin batera, bakarrizketa eta DJ batek gidatutako musika emanaldia ere antolatu dituzte. 

Etiketa Beltza proiektuak sormena eta arropa-diseinua uztartu ditu diskriminazio-egoerak bizi izan dituzten gazteen gizarteratzea bultzatzeko. 

Marka ezagutarazteko, ekitaldi komunitarioa eta parte-hartzailea antolatu dute eta bertan, aukera eskainiko dute herritarrak sormen-prozesura hurbiltzeko, gazteek egindako lana ezagutzeko eta sortzaile gazteekin espazioa partekatzeko.

Diseinatutako jantziak erakusteaz gain, arratsaldean zehar eskulan, zigilu diseinu eta haurrentzako pintura tailerrak egingo dira. Horrez gain, El Morologuista Salah El Yaakoubi umoristak  “El Pirata Del Estrecho y su nueva Perspectiva” bakarrizketa eskainiko du, eta Eromena DJak, berriz, zuzeneko musika saioa eskainiko du.

Prestatu duten programazioa ondorengoa da:

  • 17:00–18:00 | Tailer irekiak: haurrentzako pintura, eskulan tailerra (kometak), oparitzeko karta tailerra eta zigilu tailerra.
  • 18:00–19:00 | El Morologuista umoristaren bakarrizketa: “El Pirata Del Estrecho y su nueva Perspectiva”.
  • 19:00–20:30 | DJ Session: DJ Eromenarekin.

Ekitaldia Debegesak antolatu du Eibarko Udalarekin eta Kalexka Elkartearekin lankidetzan, Kutxa Fundazioaren  “Inklusorako tresnak” programaren laguntzarekin.  

Ahalduntze kolektiborako proiektua

Etiketa Beltza sormen prozesua zuzenduta dago arrazakeria, matxismoa, estigmatizazioa, bazterketa soziala edo ekonomikoa bizi izan duten 13 eta 18 urte bitarteko gazteei. Serigrafia, diseinu eta sorkuntza kolektiboko tailerren bidez, euren bizipenak partekatu dituzte eta euren identitatea irudikatu dute arropa-marka propio batean.

Proiektua azaroan eta abenduan garatu da, hiru fasetan egin dituzten bederatzi saiotan, landuz diseinua, ekoizpena eta ekonomia solidarioa.

Programak diskriminazio arriskuan dauden gazteen autoespresioa, sormena eta ahalduntzea sustatzea du helburu, baita haien nortasuna eta kide sentimendua indartzea ere. Aldi berean, herritarrak sentsibilizatu nahi ditu desberdintasunaren eta aurreiritzien aurrean, arte-sorkuntzari lotutako ekonomia solidarioko praktikak bultzatu eta talde-lana eta komunitate-prozesuak indartu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.