Ermuan jasotako hondakin kopuruak urteko lehen zatian

Drogetenitturri 2024ko abu. 2a, 12:04

Debabarreneko Mankomunitateak ezagutzera eman ditu aurtengo gaikako bilketaren datuak. Ermuari dagokionez, urteko lehen bost hilabeteetan beherakada nabarmena egon da beiraren bilketan, ontzi arinena apur bat igo da eta jasotako errefus kopurua dezente jaitsi da, guztia iazko denbora tarte berarekin alderatuta.

Barruan kontsultagarri datu eta grafiko guztiak.

Honakoak izan dira urtarrila eta maiatza bitartean Ermuan jasotako hondakin kopuruak, gaika eta iazko datuekin alderatuta:

ORGANIKOA

2024ko urtarrila eta maiatza bitartean, 287.804,63 kilo biohondakin jaso dira Ermuan, 18,42 kg/biztanleko (2023an, aldiz, 298.498,05 kg jaso ziren urtarriletik maiatzera).


ONTZI ARINAK

131.120 kg plastiko jaso dira aurten, 8,39 kg/biztanleko (2023an, 112.294 kg jaso ziren).


PAPERA ETA KARTOIA

210.447 kg jaso dira aurten, 13,47 kg/biztanleko (2023an 204.000 kg batu ziren).


BEIRA

143.597 kg jaso dira, 9,19 kg/biztanleko (2023an 187.769 kg izan ziren).


ERREFUSA

1.244.963 kg jaso dira, 79,69 kg/biztanleko (2023an 1.357.862 kg izan ziren).