Azaroaren 9an, San Martin egunean, sari potoloa jaso ahalko dute azoka baserritarrez jantzita bisitatzen dutenek. Hona hemen lehiaketan parte hartzeko pausuak:
1. Atera argazkia baserritarrez jantzita. Bakarrik zein taldean, berdin dio! Saiatu argazkia kalean ateratzen, bertako giroa erakusten eta apur bat originala izanez gero, hobe, baina burua gehiegi jan barik!
2. Bidali argazkia @euskal_birusa instagram kontura, mezu pribatuz. Arratsaldeko 18:00etan bukatuko da argazkiak bidaltzeko epea.
Irabazleak —edo irabazle kuadrillak— 100 euroko txekea jasoko du herriko tabernaren batean afaltzeko. Saria gaur bertan banatuko da, errifen zozketarekin batera: 19:45ean, Orbe Kardinalaren plazan.