Biba Zuek! saioak zuzenean emititu zuen Ermuko Euskaraldiko postutik atzo

Ander Gomez 2025ko mai. 13a, 13:37

Aste honetan hasiko da Euskaraldia eta, atzo, txapak banatzeko Ermuan jarritako postura gerturatu ziren ETB-ko Biba Zuek! saioko lagunak. Bertan, Ermuko Euskaraldiaren dinamizatzaile den Oier Beitia Iriondo elkarrizketatu zuten zuzenean.

Bideoan, elkarrizketaren zatitxoa ikusgai (saioa osorik ikusteko bisitatu Biba Zuek). Albiste barruan, txapak jasotzeko azken egunak eta orduak.

Atzo arratsaldean egin bezala, Euskaraldiko postua jarriko dute gaur Patxi plazan. 17:00etatik 18:00etara bitartean, Ermuko Euskaltzaleen Sareko boluntarioek Ahobizi eta Belarriprest txapak banatuko dituzte. Gainera, Ermuan Bagara eta Euskaraldiko arropa eta produktu desberdinak eskuratzeko aukera egongo da.

Asteazkenean eta ostegunean ere arratsaldez izango dira Patxi plazan, 17:30etik 19:00etara. Ostegunean hasiko da Euskaraldia eta postua itxi bezain pronto ekingo diote hasiera ekitaldiari eta osteko poteoari. Baina festa ez da hor amaituko, maiatzaren 25era bitartean Ermuan EUSKARALDIAN Bagara agendak ekintza pila batuko ditu: kantu eta dantza saioak, kirol txapelketak, proiekzioak, tailerrak, herri bazkaria, kontzertu eta Dj emanaldiak... eta ostiral honetako "Urko Argiztatu" bezalako ekintza bereziak ere. Programatutako jarduera guztiak Drogetenitturriren Agendan aurki daitezke.

Euskaraldia hasi eta oraindik txapa jaso ez dutenentzako azken postu bat ipiniko dute zapatuan, 16:30etik 18:30era, San Pelaion antolatu dituzten umeentzako eskubaloi, futbol eta saskibaloi txapelketekin batera. Egun edo orduotan gerturatu ezin dutenek, astegunetan Euskal Birusa Elkartearen bulegora bertaratuta jaso ahalko dute txapa.


Oraindik ez baduzu izena eman, egin klik nahi duzun txapan eta aukeratu zure rola!

Belarriprest eta ahobizi 2025 orrialde nagusia | EuskaraldiaBelarriprest eta ahobizi 2025 orrialde nagusia | Euskaraldia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.